Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

Fitxaketak

Eliyahu da TAUren lehen fitxaketa

2009/06/25

Jokalari israeldarrak "lau" moduan jokatzen du, Maccabitik dator eta hiru urterako kontratua sinatu du talde arabarrarekin.

Tel Aviveko Maccabitik datorren Lior Eliyahu israeldarra da TAU Ceramica Baskoniak egin duen lehen fitxaketa. Hiru denboraldirako sinatu du Eliyahuk talde gasteiztarrarekin eta laugarren urte bat betetzeko ere aukera izango du.

Eliyahu Ramat Ganen (Israel) jaio zen 1985eko irailaren 9an, 2,07 metroko altuera du eta Tel Aviveko Maccabitik dator. "Lau" moduan jokatzen du eta postu horretan TAUk Teletovic ere badu.

Maccabi Ironi Ramat taldean hasi zuen bere kirol ibilbidea, gero Hapoel Galil Elyonera joan zen eta Tel Aviveko Maccabin jarraitu zuen jokatzen. 2006. urtean Orlando taldeak 44. postuan aukeratu zuen NBAko Draftean.

Lior Eliyahuk Euroliga bikaina burutu du aurten 14 puntu, 6,6 errebote eta 2,4 asistentzia bataz beste lortu zituelarik. Euroligako seigarren jardunaldiko jokalari baliotsuena izan zen eta abenduako jokalari onena ere 20,3 puntuko, 12,3 errebote eta 3,3 asistentzia lortuz hiru partidako bataz bestekoan.

Bideoak

Bideo gehiago

Kalenjin: Atleta hegalarien tribua

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa