Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

Saskibaloiko Nazioarteko Txapelketa

Euskadik Galiziari irabazi eta finalerako txartela lortu du

2009/06/28

Pablo Lasok zuzentzen duen selekzioak 84-80 gainditu zituen galiziarrak eta finalean Kanada izango du aurkari.

Euskadiko saskibaloi selekzioak Nazioarteko txapelketako finala jokatuko du (19:00etan, ETB-1) finalerdietan Galiziari 84-80 irabazi ondoren.

Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak izan zuen beti abantaila markagailuan. Euskadi lau puntuko errentaz iritsi zen atsedenaldira (47-43). Hirugarren laurdenean euskaldunek aldea areagotu zuten (67-55), baina lau puntugatik bakarrik irabazi zuten azkenean (84-80).

Finalean Kanada izango du aurka euskal selekzioak. Kanadak puntu bakarragatik irabazi zion Kataluinari (68-69).

Bideoak

Bideo gehiago

Elustondo: 'Sevillaren aurkakoa, partida tranpa izan daiteke'

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa