Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

Nazioarteko saskibaloi txapelketa

Euskadik irabazi du II. Nazioarteko txapelketa

A.B.

2009/06/29

Kanada gainditu dute 75-68ko emaitzaz. Bigarren zati ona jokatu du Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak.

Euskadiko selekzioak irabazi du II. Nazioarteko txapelketa. Casillan jokatu zuten finala Kanadaren aurka eta euskal selekzioak 75-68ko emaitzaz irabazi zuen.

Partida oso berdindua izan zen lehen laurdenean. Bi taldeek antzera jokatu zuten defentsan eta erasoan. Horrenbestez lehen, 10 minutuak Kanadaren aldeko markagailu estuarekin (18-19) bukatu ziren.

Bigarren laurdenean Kanadak Euskadik baino hobeto jokatu zuen eta 11 puntuko aldeaz iritsi ziren atsedenaldira (31-42).

Atsedenaldia eta gero, Euskadiren erreakzioa etorri zen. Lasoren taldeak lau punturaino murriztu zuen aldea (50-54).

Azken laurdenean atsedenaldi ondorengo hobekuntza bermatu zuen Euskadik eta garaipena lortu zuen 75-68ko emaitzaz.

Bideoak

Bideo gehiago

Txapeldunen Ligan astearteko jardunaldian sartu diren gol guztiak

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa