Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

ACB Liga

Pete Mickealek Bartzelonan jokatuko du

2009/06/29

Klub katalanak TAU Baskoniako jokalari ohia fitxatu du eta bi urtez Gasteizen jokatu ondoren, Bartzelonarako bidea hartu du hegaleko estatubatuarrak.

Pete Mickeal TAU Ceramicako jokalari ohiak Regal Bartzelonan jokatuko du datorren denboraldian, klub katalanak jakinarazi duen bezala.

Mickealek datozen bi denboraldietarako kontratua sinatu du, baina lehenengo urtearen amaieran Bartzelonako klubak hitzarmena eteteko aukera dauka. Lubos Barton ordezkatuko du Mickaelek Xavi Pascualen taldean.

Azken bi denboraldietan, hegaleko estatubatuarrak TAUn jokatu du, Liga bat irabazi (2007-08) duela. Gainera, orduko final horretan jokalaririk onenaren izendapena jaso zuen.

Sasoi honetan, Mickael Dusko Ivanovicen taldeko jokalaririk erabakigarrienetakoa izan da. 12 puntu, bost aldaratze, 24 minutu eta 14 puntuko balorazioa izan du ACBn jokatu dituen 44 partidetan.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa