Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

Distirarik gabeko garaipena

Caja Laboral Baskonia-CB Valladolid (72-65)

Erredakzioa

2009/11/18

Dusko Ivanovicen jokalariek distirarik gabeko garaipena lortu dute Blancos de Rueda taldearen aurka Teletovic, Barac eta Splitter piboten partida onari esker.

galeriak (1)

Caja Laboral&' || 'nbsp;Baskoniak garaipena lortu du Blancos de Rueda Valladolid&' || 'nbsp; taldearen aurka&' || 'nbsp;(72-65) ACB&' || 'nbsp;ligako zortzigarren jardunladiko partidan.

San Emeterioren eta Engilshen hiruko banak errenta zabaldu zuten (68-55) partida amaitzeko bi minutu falta zirenean. Porfi Fisacen taldea 38 minutuan Baskoniarengandik oso hurbil egon zen, baina azken unean, unerik txarrenean heldu zitzaien txakalaldia kanpokoei.

English ere, une garrantzitsuetan lortutako 17 punturekin, erabakigarria izan zen. Baracek Splitterren irregulartasuna leundu zuen. Kanpokoen aldetik, Chase Van Lacke eta Battle eta Barnes pibotak izan ziren onenak.

Fitxa teknikoa:

72 Caja Laboral (17+19+16+20): Ribas, Oleson, San Emeterio (7), Teletovic (23), Splitter (11)-hasierako bostekoa-, Barac (11), English (17), Singletary (3), Micov.

65 Blancos de Rueda Valladolid (16+18+14+17): Chase (12), Van Lacke (11), Lopez (9), Battle (8), Barnes (8) - hasierako bostekoa -, García (7), Puyada (2), Baldo (1), Baez (4), Junyent (3).

Bideoak

Bideo gehiago

Entrenamendu egun bat Astillero Arraun Elkartean

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa