Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

Bizkaia Arena

Bilbao Basket-Spartak (85-62): Garaipen erraza

Erredakzioa

2009/12/01

Bilbotarrek aise hartu dute mendean talde errusiarra eta bi partidetan bi garaipen lortuta E multzoko lidertza eskuratu dute.

Albisteak (1)

Bizkaia Bilbao Basketek 85-62 irabazi dio San Petersbourgeko Spartaki Eurocup txapleketako E multzoko bigarren jardunaldiko partidan.

Txus Vidorretak DKV Joventuten aurkako garaipenean kantxaratutako hasierako bostekoarengan jarri zuen konfiantza berriz ere.

Javi Rodríguez, Ronnie Seibutis, Alex Mumbru, Damir Markota eta Marko Banic jokalariek osatutako boskoteak partida berehala bideratu zuen eta lehenengo laurdenaren amaierarako zazpi puntuko aldea zuten bilbotarrek (22-15).

Moisok, Conleyk, Blumsek, Vazquezek eta Guardiak aurrekoek egindako lan bikainarekin jarraikortasuna eman zioten bigarren laurdenean. Salgado izan zen agertzen azkena, baina Bizkaia Bilbao Basket ederto ari zen. Gainera, ikuskizuna emanda, defentsa zorrotzekin eta kalitate handia erakutsita erasoan. Atsedenaldirako, bilbotarren errenta hamalau puntukoa zen (41-27).

Txus Vidorretaren taldeak, errusiarrak baino askoz hobeto, markagailuko aldea handitzen jarraitu zuen atsedenaldiaren ostean eta 26. minuturako 57-34ko aldea zuen. Hirugarren laurdenaren amaierarako 26 puntukoa zen talde bilbotarraren errenta (65-39).

Azken laurdena araudiak markatzen dituen 40 minutuak betetzeko, Vazquezen hirukoez gozatzeko, Warrenen itzulera ikusteko eta azken emaitza zehatzeko besterik ez zuen balio izan.

Fitxa teknikoa:

85.- Bilbao Basket: Rodríguez, Seibutis (10), Mumbrú (10), Markota (7), Banic (18) –hasierako bostekoa-, Warren (6), Moiso (7), Guardia (2), Vázquez (15), Salgado (3), Conley (3), Blums (4).

62.- Spartak San Petersburgo: White (17), Pashutin (6), Fields (3), Rakovic (6), Meshcharakou (11) – hasierako bostekoa -, Deduhskin, Levter, Zavoruev, Suton (2), Zozulin (10), Antipov, Kolesnikov (7).

Bizkaia Bilbao Basket-Spartak San Petersburgo.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa