Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

E multzoko 3. ihardunaldia

Turk-Bilbao Basket, Eurocup (70-85): Helburua bete dute

2009/12/08

Bizkaiak ia ziurtatu egin du hurrengo faserako txartela Turkian lortu duen garaipenarekin.

Bizkaia Bilbao Basketek ia ziurtatu egin du Eurocupeko hurrengo faserako sailkapena Ankaran (Turkian) Turk Telekomi 70-85 irabazi ondoren.

Txus Vidorretak zuzentzen duen taldeak asko sofritu zuen lehen laurdenean. Izan ere, turkiarrek erraz lortzen zuten saskiratzea. Bigarren laurdenetik aurrera bere jokoa hobetu zuen Bilbao Basketek eta markagailuan aldeak lortzen hasi zen.

Gaurko garaipenarekin Bizkaiak bosgarren garaipena lortu du sei partidatan. Gainera, partida hau irabazita ia hurrengo faserako sailkapena lortu du Bilbao Basketek.

Fitxa teknikoa:

70 - Turk Telekom (28+16+14+12): Mallet (3), Erdogan (16), Wilson (12), Sonkol (6) eta Lang (3) –hasierako bostekoa-; Acik (9), Yarangüme (5), Owens (1), Besok (9) eta Dudley (6).

85 - Bizkaia Bilbao Basket (19+22+24+20): Javi Rodriguez (2), Seibutis (-), Mumbru (4), Markota (-) eta Banic (26) –hasierako bostekoa-; Salgado (5), Blums (17), Paco Vazquez (-), Warren (11), Conley (6), Guardia (7) eta Moiso (7).


Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa