Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

Laugarren ihardunaldia

Bilbao Basket-Turk, Eurocup (81-75): 'Last 16'ra sailkatu dira

Andoni Beldarrain

2009/12/15

Bizkaiak 13 puntuko aldearekin bukatu du hirugarren laurdena, baina gogotik sofritu dute azken laurdenean.

Bizkaia Bilbao Basketek Eurocupeko ''Last 16''rako sailkapena lortu zuen Bizkaia Arenan Turk Telekomi 81-75 irabazi ondoren.

Txus Vidorretak zuzentzen duen taldea indartsu kantxaratu zen eta 8-0 partzialaz eman zion hasiera partidari. Ondoren, turkiarrek hutsartea eskatu zuten eta aldeak murrizten hasi ziren. Lehen laurdeneko azken minutuetan, ordea, Bilbao Basketek joko ona egin eta lehen hamar minutuak 12 puntuko errentaz bukatzea lortu zuen etxeko taldeak.

Bigarren laurdenean ez ziren fin ibili Vidorretaren mutilak. Egoera hori aprobetxatu zuen Turkek aldeak murrizteko. Horrenbestez, 46-38ko emaitzaz iritsi zen partida atsedenaldira.

Atsedenalditik bueltan, Bilbao Basketek bigarren laurdenean izandako txakalaldia aldagelan utzi zuen eta pixkanaka bizkaitarrak aldeak lortzen hasi ziern. Hirugarren laurdena 13 puntuko abantailarekin bukatu zuen Bizkaiak (68-55).

Azken laurdenaren hasieran Turk Telekom indartsu kantxaratu zen eta 0-7ko partzialarekin sei puntura kokatu zen (68-62). Bazirudien Bizkaiak erreakzionatuko zuela, baina partida bukatzeko minutu eta erdi falta zenean hiru puntura jarri zen Turk Telekom (75-72). Azkenean, garaipena etxean geratu zen (81-75).

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa