Kirolak

Surf-a

Informa nazazu RSS

Surf-a

World Tour

Florence hasiberriak garaipena lortu du Billabong Pro Rion

Erredakzioa

2012/06/07

John John Florencek (AEB) aurreneko denboraldia du WCT ASPn, baina Joel Parkinson (AUS) gainditu du Barra da Tijucan, metro bat inguruko olatuetan.

  • John John Florence (AEB). Argazkia: Association of Surfing Professionals

    John John Florence (AEB). Argazkia: Association of Surfing Professionals

Iruzkinak

John John Florencek (AEB) ASP World Tourreko bere lehen txapelketa irabazi du. 31 urteko Joel Parkinson (AUS) gainditu behar izan du Barra da Tijucan Billabong Pro Rio eskuratzeko. Metro bat inguruko olatuetan onena izan da Florence.

John John Florencek (AEB) aurreneko denboraldia du WCT ASPn, baina gaindiezina izan da Billabong Pro Rioko azken egunean. Parkinson mendean hartu baino lehen Julian Wilson (AUS) eta Josh Kerr (AUS) garaitu ditu estatubatuarrak.

"Hau munduko sentsaziorik onena da", adierazi du Florencek. "Orain ezin dut hau sinestu. Shockean nago. Jokatzeko plana nuen eta beste surflarietan ez dut pentsatu. Oso pozik nago orain", erantsi du. ASPko sailkapen nagusian Parkison dago lidertzan:

1. Joel Parkinson (AUS) 19.700 puntu
2. Mick Fanning (AUS) 18.250
3. Josh Kerr (AUS) 18.200
4. Adriano de Souza (BRA) 17.200
5. Taj Burrow (AUS) 15.750
6. John John Florence (AEB) 15.750
7. Jordy Smith (ZAF) 15.700
8. Kelly Slater (AEB) 13.700
9. Jeremy Flores (FRA) 12.250
10. Owen Wright (AUS) 12.150


Iruzkinak

Publizitatea

San Mames San Mames Futbol-zelai berriaren infografia
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Golfa

Jose Maria Olazabal, 2013ko Asturiaseko Pintzearen Saria

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#