Kirolak

Txirrindularitza

Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

Schlecktarrak, Samu eta Menchov, Horner ordezkatzeko hautagai nagusiak

Erredakzioa

2011/03/30

Euskal itzuliak, UCI World Tourreko lasterketak, parte hartze bikaina izango du eta ibilbide gora-beheratsu eta ikusgarria.

Schleck anaiak,&' || 'nbsp;Andy eta Frank, Samuel&' || 'nbsp;Sanchez,&' || 'nbsp;Denis&' || 'nbsp;Menchov eta Cris Horner 2010eko irabazlea daude Euskal&' || 'nbsp;Herriko Itzuliko 51. ekitaldiko parte hartzaileen zerrendan. Lasterketa Donostin aurkeztu dute gaur bertan eta astelehenean hasiko da Zumarragan&' || 'nbsp;(Gipuzkoa).

Schlecktarrak,&' || 'nbsp;Samu,&' || 'nbsp;Menchov eta Horner dira luxuzko parte hartzea izango duen lasterketako taldeburu nagusiak. Ez dira bakarrak izango, lasterketa euskaldunak&' || 'nbsp;Carlos&' || 'nbsp;Sastre, Ivann Basso, Joaquín Rodríguez, Jurgen van der Broeck, Oscar Freire,Robert Gesink, Andreas Kloden, Alexandre Vinokourov, Danilo Di Luca,Damiano Cunego, Levi Leipheimer, Tony Martin edota Xavi Tondo ziklisten parte hartzea ere iragarri baitu.

Horiek guztiek ibilbide klasiko bati aurre egin beharko diote.&' || 'nbsp;Ohi bezala, ibilbide gora-beheratsua izango du lasterketak. 31 mendate puntuagarri aurkituko dituzte txirrindulariek, horietako bost lehenengo mailakoak. Etapako sei mendate batez beste, hirugarrenean eta azkenengoan izan ezik. Azken jardunaldian buruz buruko erlojuaren aurkakoari ekin beharko diote tropelkideek.

Mendate puntuagarririk ez badu ere, azken eguneko erlojupekoa erabakigarria izango da. Zallan hasi eta amaituko da berriz ere. 24 kilometroko saioa izango da eta hiru aldapa gogor igo beharko dituzte txirrindulariek,&' || 'nbsp;Abellaneda, Bezi eta Herrera.

Lasterketa astelehenean hasiko da Zumarragan eta orotara 873,5 kilometro ditu ibilbideak.&' || 'nbsp;Esan&' || 'nbsp;bezala,&' || 'nbsp;Zallan amaituko da laruunbatean.

51. Euskal&' || 'nbsp;Herriko Itzuliko etapak:

(873,5 kilometro.; 31 mendate guztira, 5 lehenengo mailakoak; aldapa gora amaituko diren etapa bi eta 24 kilometroko azken erlojupeko bat)

1. etapa: Apirilak 4 Zumarraga-Zumarraga (149,5 kilometro)
2. etapa: Apirilak 5 Zumarraga-Lekunberri (167 kilometro)
3. etapa: Apirilak 6 Villatuerta-Zuia/Murgia (177 kilometro)
4. etapa: Apirilak 7 Amurrio-Eibar/Arrate (177 kilometro)
5. etapa: Apirilak 8 Eibar-Zalla (179 kilometro.)
6. etapa: Apirilak 9 Zalla-Zalla (Buruz buruko erlojupekoa, 24 kilometro)

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Jai giroa Athletic Hirian



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa