Kirolak

Txirrindularitza

Italiako Giroa

Italiako Giroa (15. etapa)

Bertagnollik etapa zirraragarria irabazi du

2009/05/24

Diquigiovanni taldeko italiarra bakarrik helmugaratu da 30 laguneko ihesaldia osatu ondoren. Bassok liderra estutu zuen, baina azkenean faboritoen artean ez zen tarterik egon.

Leonardo Bertagnolli italiarra bakar-bakarrik helmugaratu zen, hamabosgarren etapa irabazita, Forli eta Faenza arteko 161 kilometroko etapa. Ivan Bassok erasoa jo zuen, baina ez zuen arrakastarik eduki eta faboritoen artean ez zen diferentziarik egon. Denis Menchovek elastiko arrosari eutsi zion.

Bassok, seigarren sailkapen nagusian Menchovengandik 3:03''''-ra, erasoa jo zuen azken igoeran, baina Stefano Garzelli herrikidearekin bat egindako saioak hamar kilometro besterik iraun zituen. 38 segundo izan zituzten baina helmugarako 18 falta zirenean tropelak harrapatu zituen.

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.

Etapako sailkapena:

.1. Leonardo Bertagnolli (ITA-Diquigiovanni) 4h 18.34
.2. Serge Pauwels (BEL-Cervelo Test Team) + 54
.3. Marco Pinotti (ITA-Columbia) + 54
.4. Lars Ytting Bak (DIN) + 54
.5. Marco Marzano (ITA) + 56
.6. Andriy Grivko (UKR) + 1.27
.7. Mauro Facci (ITA) + 1.49
.8. Tadej Valjavec (SLO) + 1.51
.9. Eduard Vorganov (RUS) + 1.51
10. Kevin Seeldrayers (BEL) + 1.56

Sailkapen nagusia:

.1. Denis Menchov (RUS-Rabobank) 62h 54:23
.2. Danilo Di Luca (ITA-LPR Brakes) + 34
.3. Levi Leipheimer (USA-Astana) + 43
.4. Franco Pellizotti (ITA-Liquigas) + 2:00
.5. Carlos Sastre (ESP-Cervelo Test) + 2:52


Bideoak

Bideo gehiago

Txapeldunen Ligan astearteko jardunaldian sartu diren gol guztiak

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa