Kirolak

Txirrindularitza

Italiako Giroa

Italiako Giroa (16. etapa)

Sastrek eskuratu du etapa nagusia

Erredakzioa

2009/05/25

Cervelo taldeko txirrindulariak erritmo bikaina ezarri zuen helmugaratzeko sei kilometroren faltan eta hirugarren kokatu da sailkapen nagusian. Menchovek lidergoari eutsi dio.

Albisteak (1)

Carlos Sastre espainiarrarentzat izan da Italiako Giroko etapa nagusia, Pergola eta Monte Petrano artean korritutakoa (237 kilometro). Garaipen horri esker hirugarren kokatu da Cervelo taldekoa sailkapen nagusian; Menchovek lidergoari eutsi dio.

Birritan jo du erasora Sastrek Monte Petrano igoeran, erritmo bikaina ezarri du helmugara heltzeko sei kilometroren faltan, Popovych ukrainiarra gainditu du eta bakarrik sartu da. Bere igoerak Tourreko Alpe D''Huezena ekarri du gogora.

7h.11.54ko denborari esker besoak altxatu ditu estreinakoz aurtengo Giroan. Bere atzetik Denis Menchov, Danilo Di Luca eta Ivan Basso helmugaratu dira, hurrenez hurren.

Sailkapen nagusian, lidergoari eutsi dio Menchovek. 39 segundora Di Luca dago eta 2.19-ra Sastre.

Astearten atseden egun berri bat izango du tropelak asteazkeneko etapa zailari aurre egin aurretik (Blockhausen izango du helmuga).

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa