Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Italiako Giroa (6. etapa)

Scarponirentzat izan da eguneko ihesaldia

Erredakzioa

2009/05/14

Boasson Hagen (Team Columbia) norvegiarra bigarren sailkatu da 32 segundora eta denbora berdinean tropela helmugaratu da. Di Lucak jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan.

Michele Scarponi Serramenti taldeko italiarra izan da nagusi Italiako Giroaren seigarren etapan. Bressanone eta Mayrhofen artean (Austraia) korritu da eta 248 kilometro izan ditu. Danilo Di Lucak (LPR) lidergoari eutsi dio.

Scarponi izan da etapako 50. Kilometroan sortutako ihesalditik “bizirik irten” den bakarra. Boasson Hagen (Team Columbia) norvegiarra bigarren sailkatu da 32 segundora eta denbora berdinean tropela helmugaratu da.

Di Lucak jarraitzen du sailkapen nagusiko buruan. Lovkvist bigarren postuan dago 5 segundora eta Michael Rogers australiarra hirugarren 36ra.

Ostiralean, zazpigarren etapa. 244 kilometro izango ditu Innsbruck eta Chiavenna arteko etapak.


Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa