Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Italiako Giroa (7. etapa)

Boasson Hagenek irabazi du etapa eta Di Lucak darrai lidergoan

2009/05/16

Columbia taldeko txirrindularia azkarrena izan da helmugara ihes eginda heldu den bost txirrindulariko taldean.

Edvald Boasson Hagen (Columbia) norbegiarrak irabazi du Italiako Giroko zazpigarren etapa. Innsbruck eta Chiavenna artean korritu da eta 244 kilometro izan ditu. Danilo Di Luca (LPR) italiarrak lidergoan jarraitzen du.

Boasson Hagenek 21 urte ditu eta Gante-Weyelgem helmugara bakarrean iritsi zen bosteko taldetik azkarrena izan zen 5 ordu 56 minutu eta 53 segundoko denbora eginez. Jarraian Alessandro Bertolini (Diquigiovanni), Davide Viganò (Fuji-Servetto), Robert Hunter (Barloworld) eta Pavel Brutt (Katusha) sartu ziren.

Danilo Di Lucak liderraren elastiko arrosarekin jarraitzen du. Ez zen tropelaren denbora hartu eguraldi txarra zela eta.

Bihar Morbegno eta Bergamo arteko etapa korrituko da (208 kilometro).

Etapako sailkapena:

.1. Edvald Boasson-Hagen (NOR, Columbia-) 5.56.53
.2. Robert Hunter (RSA, Barloworld) d.b.
.3. Pavel Brutt (RUS, Katusha) d.b.
.4. Davide Vigano (ITA, Fuji-Servetto) d.b.
.5. Alessandro Bertolini (ITA, Serramenti) d.b.
.6. Andriy Grivko (UKR, ISD)&' || 'nbsp; 31"ra.
.7. Matthew Goss (AUS, Saxo Bank)&' || 'nbsp; 40"ra
.8. Allan Davis (AUS, Quick Step) d.b.
.9. Robert Förster (ALE, Milram) d.b.
10. Ben Swift (GBR, Katusha) d.b.

Sailkapen Nagusia:

.1. Danilo Di Luca (ITA) LPR 28.08.48
.2. Thomas Lövkvist (Swe) Columbia&' || 'nbsp; 0.05ra
.3. Michael Rogers (Aus) Columbia&' || 'nbsp; 0.36ra
.4. Levi Leipheimer (USA) Astana 0.43ra
.5. Denis Menchov (Rus) Rabobank&' || 'nbsp; 0.50ra
.6. Ivan Basso (Ita) Liquigas&' || 'nbsp; 1.06ra
.7. Carlos Sastre (Spa) Cervelo&' || 'nbsp; 1.16ra
.8. Christopher Horner (USA) Astana&' || 'nbsp; 1.17ra
.9. Franco Pellizotti (ITA) Liquigas 1.27ra
10. David Arroyo (ESP) Caisse D''Epargne&' || 'nbsp; 1.41ra.

Bideoak

Bideo gehiago

Kalenjin: Atleta hegalarien tribua

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa