Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Italiako Giroa (8. etapa)

Siutsouk eskuratu du zortzigarren etapa

Erredakzioa

2009/05/16

Bielorrusiakoak amaierarako hamabost kilometroren faltan utzi zuen atzean faboritoen taldea. Di Lucak bere aurkarien erritmoari eutsi eta hirugarren sartu zen. Bigarren postua, Bousonentzat.

Bielorrusiako Kanstantsub Siutsouk irabazi du Giroko zortzigarren etapa. Bakarrik heldu da Bergamoko helmugara (Morbegnon hasi, 209 kilometro) eta Danilo Di Luca italiarrak lidergoan jarraituko du.

Siutsouk, Columbia Highroadekoak, amaierarako hamabost kilometroren faltan utzi zuen atzean faboritoen taldea eta ahalegin ikaragarria eginez etapa eskuratu zuen. Di Lucak bere aurkarien erritmoari eutsi eta hirugarren sartu zen. Bigarren postua, Bousonentzat.

Pedro Horrillo euskalduna, Rabobank taldekoa, larri zauritu da eroriko baten ondorioz.&' || 'nbsp; Larri, baina egonkor dago.

Bideoak

Bideo gehiago

Txapeldunen Ligan astearteko jardunaldian sartu diren gol guztiak

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa