Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Italiako Giroa (9. etapa)

Cavendishek irabazi du Milango txangoa

Erredakzioa

2009/05/17

Davis eta Farrar bigarren eta hirugarren sailkatu ziren sailkapen nagusian inolako eraginik ez zuen etapan. Astelehen honetan atsedena hartuko du tropelak.

Albisteak (1)

Mark Cavendish (Columbia) britainiarrak irabazi du 4h16:13ko denborarekin Italiako Giroko bederatzigarren etapa. Txirrindulariek hamar itzuli egin behar izan dituzte Milan hiriko zirkuituan. Gaurko etapak ez zuen sailkapen nagusian inolako eraginik tropelak eta antolakuntzak hala erabakita.

Euren segurtasuna arriskuan zegoela iritzi zioten txirrindulariek eta etapa ez korritzeko mehatxua bota zuten. Azkenean akordio batera heldu ziren: etapa neutralizatua izatea eta abiadura eta segurtasunaren arteko bateragarritasuna. Danilo Di Lucaren lidergoa, beraz, ziurtatuta zegoen.

Helmugara heltzeko hamar kilometroren faltan erasora egin zuen Thomas Voecklerrek, baina Garminek lanean jarri zen tropelean eta bere ihesaldiak minutu eskasa iraun zuen.

Hainbat txirrindulari, Di Luca tartean, ez ziren esprintaren lehian sartu. Cavendish izan zen onena. Davis eta Farrar bigarren eta hirugarren sartu ziren, hurrenez hurren.

Astelehen honetan atsedena hartuko du Giroak astearteko etapa nagusiari aurre egin aurretik (262 kilometro Cuneo eta Pinerolo artean). Lehen mailako bi mendate gainditu behar izango dituzte.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa