Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Italiako Giroa (12. etapa)

Etapa eta lidergoa Menchoventzat

Andoni Beldarrain

2009/05/21

Rabobankeko txirrindularia izan da onena erlojupekoan bigarren egin duen Leipheimerri 20"ko aldea atereaz. Gaur arte liderra izan den Di Lucari 1'57"ko aldea atera eta lehen postua kendu dio.

Rabobank taldeko Denis Menchov errusiarrak irabazi du Sestri eta Riomaggiore artean korritu den 60,6 kilometroko erlojupekoa. Gainera, liderraren elastikoa ere jantzi du Menchovek, gaur arte elastiko arrosa zeraman Di Lucari 1’57”ko aldea atera baitio.

Levi Leipheimer izan da bigarren Menchovengandik 20”ra, eta hirugarren postua Stefano Garzellirentzat izan da irabazlearengandik 1’03”ra iritsi ondoren.

Danilo Di Luca izan da jardunaldi honetako galtzailea, 1’57” galdu baitu Menchovekiko eta lidergoa ere galdu du. Orain Menchov da liderra, Di Luca bigarren postuan dago 20”ra eta Leipheimer dago hirugarren postuan 40”ra.

Carlos Sastrerentzat ere, eguna ez da oso ona izan. Irabazlearekiko 2’28” galdu du, eta bosgarren postuan dago sailkapen nagusian.

Bideoak

Bideo gehiago

Arantxa Sanchez Vicariok polemikaz jositako memoriak aurkeztu ditu

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa