Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Italiako Giroa 2009 (13. etapa)

Cavendishen hirugarrena

2009/05/22

Columbia-High Roadeko txirrindulariak esprintean irabazi du etapa Petacchiren aurretik eta bere taldearen seigarrena batu du aurtengo Giroko ekitaldian. Kataluniako Voltan, Trussov errusiarrak irabazi du etapa.

Mark Cavendish (Columbia-High Road) txirrindulari britainiarrak Italiako Giroko hamairugarren etapa irabazi du, Lido di Camaiore eta Firenze arteko 176 kilometroko saioa. Denis Menchov errusiarrak elastiko arrosari eutsi dio.

Etapa esprintean erabaki da eta protagonista berriz ere Cavendish eta Alessandro Petacchi italiarra izan dira. Man Uhartekoa nagusitu da eta Quick Stepeko Allan Davis australiarra hirugarren izan da.

13. etapako sailkapena:

.1. Mark Cavendish (GBR/Colombia) 3h 48:36 a 45,931 k-h.
.2. Alessandro Petacchi (ITA/LPR) d.b.
.3. Allan Davis (AUS/Qick Step) d.b.
.4. Robert Hunter (RSA) d.b.
.5. Tyler Farrar (USA) d.b.
.6. Juan Jose Haedo (ARG) d.b.
.7. Robert Förster (GER) d.b..
.8. Ben Swift (GBR) d.b.
.9. Davide Vigano (ITA) d.b.
10. Sébastien Hinault (FRA) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Denis Menchov (RUS-Rabobank) 54h 16.01
.2. Danilo Di Luca (ITA-LPR Brakes) + 34
.3. Levi Leipheimer (USA-Astana) + 40
.4. Franco Pellizotti (ITA-Liquigas) + 2:00
.5. Carlos Sastre (ESP-Cervelo) + 2:52
.6. Michael Rogers (AUS) + 2:59
.7. Ivan Basso (ITA) + 3:00
.8. Gilberto Simoni (ITA) + 4:38
.9. Marzio Bruseghin (ITA) + 5:26
10. Thomas Lövkvist (SUE) + 5:53

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.

Kataluniako Voltan Kathusa taldeko Trussov errusiarrak, esprintean ere, bosgarren etapa irabazi du, Seu d''Urgell eta Torredembarry artekoa.

Bideoak

Bideo gehiago

Lau egun besterik ez da falta ACB Koparako

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa