Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Italiako Giroa (17. etapa)

Pellizottik erakustaldia eman du Blockhauseko igoeran

Andoni Beldarrain

2009/05/27

Liquigaseko txirrindulariak mendate hasieran jo du erasoa eta indartsuena izan da. Garzelli izan da bigarren 42"ra eta Di Luca hirugarren 43"ra. LPRko italiarrak 5" atera dizkio liderra den eta gaur laugarren izan den Menchovi.

Franco Pellizottik irabazi du Italiako Giroko 17. etapa. 77 kilometroko etapa izan da Chieti eta Blockhaus gainaren artean.

Liquigaseko italiarrak Blockhauseko igoeraren hasierako aldapetan jo zuen erasoa Pellizottik. Armstrongek erantzun zion jarraian, baina amerikarrak ezin izan zuen italiarraren erritmoa jarraitu. Orduan, italiarra jarri zen lasterketa buruan eta bakarrean iritsi zen helmugara etapa garaipena lortuz.

Etapa bukaerarako 10 kilometro falta zirenean Di Lucak (LPR) erasoa jo zuen troplea zatituz. Menchov (Rabobank) lideraak erantzun zion jarraian eta errusiarrarekin batera Ivan Basso eta Stefano Garzelli joan ziren. Laukote hau saiatu zen Pellizotti harrapatzen, baina ez zuten lortu. Batera joan ziren azken kilometrora arte. Garzelli izan zen bigarren irabazlearengandik 42"ra eta Di Luca hirugarren 43"ra. Di Lucak 5" atera zizkion liderra izaten jarraitzen duen eta gaur laugarren izan den Denis Menchovi.

Etapako galtzailea Carlos Sastre izan da. Espainiarrak ezin izan zuen onenen erritmoa jarraitu eta 2''05" galdu du Pellizottirekiko. Sastrek minutu eta erdi baino gehiago galdu du Di Luca eta Menchovekiko.

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.

Bideoak

Bideo gehiago

Aritz Lasa eta Zubieta Xala-Laskurain bikotearen aurka, gaur gauean

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa