Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Italiako Giroa (18. etapa)

Scarponik bigarrena lortu du

2009/05/29

Diquigiovanni taldeko italiarrak aurtengo ekitaldiko bigarren garaipena lortu du, azken metroetan bere iheskideak gaindituta. Sailkapen nagusian aldaketarik ez da izan.

Michele Scaproni (Diquigiovanni) txirrindulari italiarrak Italiako Giroko hamazortzigarren etapa irabazi du gaurkoan. Sulmona eta Benevento arteko 182 kilometroko saioan, Giroko liderrak, Denis Menchovek, ez du arazorik izan liderraren elastiko arrosari eusteko.

Irabazlea hasieran sortutako ihesaldi jendetsu bateko partaidea izan da. 25 lagunek hasi dute aurtengo saioko ihesaldi jendetsuena, baina azkenerako zazpi lasterkari besterik ez dira gelditu. Azken metroetan, zazpi hauen arteko esprinta izan da eta Scarponi indartsuena izan da. Seigarren etapako irabazleak, beraz, 18.ean ere errepikatu zuen garaipena.

Faboritoen taldea irabazlearengandik ia lau minutura heldu zen. Indarrak gordetzea erabaki zuten sailkapen nagusiko aurreneko postuetako txirrindulariek. Izan ere, biharkoan azken mendi saioa dute lasterkariek. 164 kilometroko etapa, Monte Vesubion amaituko dena, 13 kilometroko igoera %7,4ko batez besteko aldaparekin.&' || 'nbsp;

Etapako sailkapena:

1 SCARPONI Michele
2 CARDENAS Felix Rafael 0:00
3 PATE Danny 0:00
4 BAK Lars Ytting 0:00
5 GRABOVSKYY Dmytro 0:06
6 DEVENYNS Dries 0:20
7 MCCARTNEY Jason 0:24
8 VISCONTI Giovanni 0:37
9 BERTOLINI Alessandro 0:39
10 BOSISIO Gabriele 0:39

Sailkapen nagusia:

1. Denis Menchov (RUS/Rabobank) 72:28:24.
2. Danilo Di Luca (ITA/LPR) 26.
3. Franco Pellizotti (ITA/Liquigas) 2:00.
4. Ivan Basso (ITA/Liquigas) 3:28.
5. Carlos Sastre (ESP/Cervelo) 3:30.
6. Levi Leipheimer (USA/Astana) 4:32.
7. Michael Rogers (AUS/Columbia) 7:05.
8. Stefano Garzelli (ITA/Acqua &' || 'amp; Sapone) 8:03.

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa