Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Italiako Giroa (19. etapa)

Sastrek garaipena; Menchovek, erresistentzia

2009/05/29

Espainiarrak etapa garaipen handia lortu du Vesubion; errusiarrak maglia arrosari eutsi dio baina Di Lucak zortzi segundo jan dizkio eta 18ra da sailkapen nagusian.

Carlos Sastre espainiarrak Vesubioko helmugan mendeurrenaren Giroan bigarren garaipena lortu du. Garaipenarekin sailkapen nagusiko laugarren postua hartu du baina ez dio balio izan podiumean sartzeko.

Sastrek 20 segundoko gainsaria ere hartu zuen. Franco Pellizotti italiarra 20 segundora helmugaratu zen eta Danilo Di Lucak zortzi segundo kendu zizkion Denis Menchov liderrari, hirugarren postuak emandako gainsariari esker eta elastiko arrosarengandik zortzi segundora da.

Avellino eta Vesubio arteko 164 kilometroko ibilbideak sailkapenean hobetzeko aukera ematen zien Sastreri eta beste igitzaileei, azken etapako 15,5 kilometroko erlojupekoak ez baitu aldaketa askorako aukerarik ematen.

Eguneko ihesaldia ez zen aurrekoetan bezain jendetsua izan. Hamaseigarren kilometroan Mauro Facci italiarrak eta Yuriy Kirvtsov ukariniarrak erasoa jo eta zazpi minutuko errenta lortu zuten. Helmugak eskaintzen zuen 20 segundoko gainasaria, ordea, Di Lucarentza eta LPR taldearentzat opari ezinhobea zen.

Horregatik, LPR taldea, Alessandro Petacchi buru zela, tropelburuan jarri zen eta aldeak murriztea lortu zuen. Tropelean Lance Armstrongek erorikoa izan zuen, baina berehala berreskuratu zuen bere lekua tropelaren baitan.

Pompeyako inguruan, bi iheslariek bi minutu baino gutxiagoko errenta zuten. Garaipena lortzeko zituzten aukerek, hortaz, ihes egin zuten eta faboritoen garaia bertan zen.

Vesubioko igoerak 13 kilometro zituen, %7,4ko batez besteko aldapekin eta harbide guneekin. Igoeraren hasieran lanean jarraitu zuen LPR taldeak, Pellizottiren eta Bassoren Liquigas taldearekin batera.

Menchov Di Lucaren gurpilean jarri zen, Stefano Garzelli eta Basso aurrera jotzen zuten bitartean. Di Lucak zortzi kilometro falta zirenean jo zuen bere lehen erasoa baina denen erantzuna jaso zuen. Sastre, atzetik aurrerako bidean, martxari eutsi eta aurrerantza jo zuen Basso harrapatzeko. Metro batzuk atzetik, Simoni eta Arroyo ziren.

Helmugarako bost kilometro falta zirela adierazten duen pankartaren parean Sastrek atzean utzi zuen Basso. Atzerago, Di Lucak bigarren erasoa jo zuen, baina antzua: Menchovek eta Pellizottik italiarraren erritmoari eutsi zioten.

Etapako sailkapena:

.1. Carlos SASTRE (ESP-Cervelo) 4h33:23 (20 sgs. bon)
.2. Franco PELLIZOTTI (ITA-Liquigas) + 21 (12)
.3. Danilo DI LUCA (ITA-LPR) + 30 (8)
.4. Denis MENCHOV (RUS-Rabobank) d.b.
.5. Ivan BASSO (ITA-Liquigas) + 35
.6. Levi LEIPHEIMER (USA-Astana) + 53
.7. Tadej VALJAVEC (SLO-AG2R) + 1:14
.8. Serge PAUWELS (BEL-Cervelo) + 1:15
.9. José R. SERPA (COL-Diquigiovanni) d.b.
10. Stefano GARZELLI (ITA-Acqua&' || 'amp;Sapone) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Denis MENCHOV (RUS-Rabobank) 81h13:55
.2. Danilo DI LUCA (ITA-LPR) + 18
.3. Franco Pellizotti (ITA-Liquigas) + 1:39
.4. Carlos SASTRE (ESP-Cervelo) + 2:40
.5. Ivan BASSO (ITA-Liquigas) + 3:33
.6. Levi LEIPHEIMER (USA-Astana) + 4:55
.7. Stefano GARZELLI (ITA-Acqua&' || 'amp;Sapone) + 8:48
.8. Michael ROGERS (AUS-THR) + 9:32
.9. Tadej VALJAVEC (SLO-AG2R) + 10:42
10. Marzio BRUSEGHIN (ITA-Lampre) + 11:32

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa