Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Italiako Giroa (20. etapa)

Gilbertek itzuli handi batean estreinako garaipena erdietsi du

2009/05/30

Belgikarrak itzuli handi batean aurreneko garaipena lortu du Agnaniko helmuga gogor eta ikusgarrian. Faboritoen artean ez da tarterik izan eta beraz, Menchovek 20 segundoko errenta izango du Di Lucarekiko Romako azken erlojupekoari begira.

Philippe Gilbert (Silence Lotto) txirrindulari belgikarrak Italiako Giroko hogeigarren etapa irabazi du, itzuli handi batean estreinako garaipena lortuz. Menchovek (Rabobank) lidergoan jarraitzen du eta biharko Erromako erlojupekoan azken garaipenaren lehian izango da LPR taldeko Danilo Di Lucarekin batera.

Philippe Gilbertek Napoli eta Agnani arteko 203 kilometroko saioan lortu du garaipena, helmugan Bougyes Telecom taldeko Thomas Voeckler gaindituta. Frantziarrak Gilberten erasoari ezin izan dio erantzunik eman, potentzia handia erakutsi baitu belgikarrak igoera laburrean.

Gilbert, Voeckler eta Garzellik irabazi dituzte helmugako gainsariak eta hortaz, Menchovek eta Di Lucak ez dute postua lehiatu. Errusiarrak, hala ere, bi segundoko saria lortu du Frosinoneko tarteko helmugan, eta beraz, 20 segundoko aldea dauka Erroman bihar lehiatuko den 14,4 kilometroko erlojupeko erabakigarrirako.

Etapako sailkapena:

.1. Philippe GILBERT (BEL-Silence Lotto) 4h30:07
.2. Thomas VOECKLER (FRA-Bouygues Telekom) + 02
.3. Stefano GARZELLI (ITA-Acqua&' || 'amp;Sapone) + 07
.4. Allan DAVIS (AUS-Quick Step) d.b.
.5. Sebastien HINAULT (FRA-AG2R) d.b.
.6. Franco PELLIZOTTI (ITA-Liquigas) d.b.
.7. Edvald BOASSON (NOR-Columbia) d.b.
.8. Giovanni VISCONTI (ITA-ISD) d.b.
.9. Simon GERRANS (AUS-Cervelo) d.b.
10. Serge PAUWELS (BEL-Cervelo) d.b.

Clasificación general:

.1. Denis MENCHOV (RUS-Rabobank) 85h44:05
.2. Danilo DI LUCA (ITA-LPR) + 20
.3. Franco Pellizotti (ITA-Liquigas) + 1:43
.4. Carlos SASTRE (ESP-Cervelo) + 2:44
.5. Ivan BASSO (ITA-Liquigas) + 3:37
.6. Levi LEIPHEIMER (USA-Astana) + 4:59
.7. Stefano GARZELLI (ITA-Acqua&' || 'amp;Sapone) + 8:44
.8. Michael ROGERS (AUS-THR) + 9:36
.9. Tadej VALJAVEC (SLO-AG2R) + 10:46
10. Marzio BRUSEGHIN (ITA-Lampre) + 11:36

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.


Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa