Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Italiako Giroa 2009 (azken etapa)

Denis Menchov, txapeldun eroriko eta guzti

J.L.

2009/05/31

Lasterketako liderra lurrera joan da erlojupekoaren azken kilometroan, baina berriz bizikleta hartu eta etapa amaitu du, Italiako Giroa irabaziz. Etapa garaipena, Konovalovasentzat.

galeriak (1)

Rabobank taldeko Denis Menchovek elastiko arrosari eutsi zion eta azken erlojupekoaren ondoren Italiako Giroko txapeldun handia da. Ez zen azken saioa lasaia izan, ordea. Menchov erori egin baitzen azken kilometroan eta Di Lucak gertu ikusi baitzuen garaipena.

Menchov azken kilometroan zela euria agertu zen Erromako harbide eta bihurguneetan. Errusiarra lurrera joan zen. Tentsio uneak izan ziren, baina azkenean errusiarrak bizikleta hartu zuen berriz ere, abiatu eta helmuga zeharkatu zuen Giroa irabaztea ahalbidetzen zion markarekin.

Rabobankekoa ez zen urduri jarri eta Danilo Di Luca bigarren sailkatuarekiko zuen aldea kudeatu zuen amaieran bere hirugarren itzuli handia eskuratzeko, aurretik lortuak zituen Espainiako Vuelta biei Giro hau batuta.

Etapako garaipena Konovalovasentzat izan zen, 18 minutuko eta 42 segundoko denborarekin.

Etaparen kontakizuna.

Etapako sailkapena:

.1. Ignatas Konovalovas (LTU-Cervelo) 18:42
.2. Bradley Wiggins (GBR-Garmin) + 1
.3. Edvald Boasson Hagen (NOR-Columbia) + 7
.4. Yaroslav Popovych (UKR-Astana) + 11
.5. Marzio Bruseghin (ITA-Lampre ) + 16
.6. Giovanni Visconti (ITA-ISD) + 18
.7. Dries Devenyns (BEL-Quick Step) + 20
.8. Maarten Tjallingii (HOL-Rabobank) + 21
.9. Stefano Garzelli (ITA-Acqua &' || 'amp; Sapone) + 23
10. Denis Menchov (RUS-Rabobank) + 24
10 Janez Brajkovic (SLO-Astana) + 27
----
16 Danilo Di Luca (ITA) a 45

Azken sailkapen nagusia:

.1. Denis Menchov (RUS-Rabobank) 86h 03.11
.2. Danilo Di Luca (ITA-LPR Brakes) + 0.41
.3. Franco Pellizotti (ITA-Liquigas) + 1.59
.4. Carlos Sastre (ESP-Cervelo) + 3.46
.5. Ivan Basso (ITA-Liquigas) + 3.59
.6. Levi Leipheimer (USA-Astana) + 5.28
.7. Stefano Garzelli (ITA-Acqua&' || 'amp;Sapone) + 8.43
.8. Michael Rogers (AUS-Team Columbia) + 10.01
.9. Tadej Valjavec (SLO-AG2R LaMondiale) + 11.13
10. Marzio Bruseghin (ITA-Lampre) + 11.28&' || 'nbsp;

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa