Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia (7. etapa)

Berriro Columbiako gizon bat garaile, oraingoan Kim Kirchenen txanda izan da

2009/06/19

Colmbia High Roaden bosgarren garaipena da zazpi egunean Suitzako Itzulian. Sailkapen orokorrean Tadej Valjavecek lidergoa mantendu du.

Columbia High-Road taldeko Kim Kirchenek irabazi du Suitzako Itzuliko zazpigarren etapa. Txirrindulariek 204 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute Bad Zurzach eta Juraparc herrien artean. Tadej Valjavecek (Ag2r) lidergoa mantentzea lortu du.

Azken igoeran Roman Kreuzigerrek piztu zuen sua tropeletik ihes egin ondoren, baina helmugarako 150 metro falta zirela Kim Kirchenek harrapatu eta gainditu ere egin zuen. Kirchenek 4 ordu, 56 minutu eta 44 segundo behar izan zituen etapa burutzeko. Peter Velts (Milram) izan da hirugarren. Tadej Valjavecen (Ag2r) taldea irabazlearengandik 7 segundora iritsi da.

Kirchenen garaipenarekin Columbia High-Road taldea korritu diren zazpi etapetatik bostean garaipena lortu du.

Larunbat honetan zortzigarren etapa korrituko da Le Sentier eta Cras Montana artean (182 kilometro).

Sailkapenak.

Bideoak

Bideo gehiago

Non jokatuko da Errege Kopako finala?

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa