Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia (9. etapa)

Cancellara suitzarrak eskuratu ditu erlojupekoa eta Itzulia

Erredakzioa

2009/06/21

Sailkapen nagusian Tony Martin izan da bigarren eta brontzea iazko irabazlearentzat, Roman Kreuzigerrentzat, izan da.

Fabian Cancellara suitzarrak irabazi du Bernan korritutako 39 kilometroko erlojupekoa eta baita Suitzako Itzulia ere. Saxo Bank taldeak 46 minutu eta segundo bat behar izan ditu garaipena lortzeko.

Tony Martinek bi minutu gehiago behar izan ditu eta irteeran liderra zen Tadej Valjavecek ia lau minutu galdu ditu.

Sailkapen nagusian Tony Martin izan da bigarren eta brontzea iazko irabazlearentzat, Roman Kreuzigerrentzat, izan da.

Sailkapen orokorra:

1. Fabian Cancellara (SUI/Saxo Bank) 33:05:51 segundo.
2. Tony Martin (ALE/Columbia) 2:02.
3. Roman Kreuziger (RCH/Liquigas) 2:24.
4. Andreas Kloden (ALE/Astana) 2:50.
5. Vladimir Karpets (RUS/Katusha) 3:18.

Bideoak

Bideo gehiago

Non jokatuko da Errege Kopako finala?

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa