Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Frantziako Tourra 2009

Caisse d'Epargnek Tourretik at utzi du Valverde

2009/06/24

Taldeak Valverde Tourrean egongo ez dela jakinarazi du Italiako Batzorde Olinpikoak jarritako bi urteko zigorra dela eta. Hala ere, txirrindulariengan duten konfiantza berretsi dute "bidegabea" den erabaki baten aurrean.

Alejandro Valverde ez da Frantziako Tourrean arituko, Caisse d''Epargne taldeak horrela erabakita, Italiako Batzorde Olinpikoak jarritako bi urteko zigorra dela eta, txirrindulariak&' || 'nbsp; "Puerto Auzia"n duen ustezko harremanagatik.

Talde frantziarrak murtziarra Tourretik at utzi du Kirol Arbitraje Epaitegiaren aurrean aurkeztutako helegitearen erresoluzioa ezin izango delako jakin lasterketa hasi baino lehenago.

Caisse d''Epargnek lasterkariarengan duen konfiantza berretsi zuen eta Italiako Batzorde Olinpikoaren erabakia "bidegabea" dela gaineratu. Erabaki honek Italian lehiatzea debekatzen dio Valverderi, eta aurtengo Tourrak kilometro batzuk egingo ditu italiar lurraldeetatik.

2006ko munduko txapeldunak, Kirol Arbitraje Epaitegiaren aurrean helegitea jarri zuen, Italiako Batzorde Olinpikoak kasu horretan "erabaki ahalmena" ez zuela argudiatuta.

Batzorde italiarrak Valverde zigortzea erabaki zuen, dopinaren aurkako Fiskaltzak "18. zenbakia" duen odol lagina baitu, murtziarrarena dena. Eufemiano Fuentes medikuari hartutako laginan EPO hondarrak aurkitu ziren

Tourrak Dauphine Libere lasterketaren azken irabazlea ez du parte hartzaileen artean izango eta beraz, erakargarrietako bat faltan izango du.

Frantziako lasterketaren antolatzaileek bazekiten zaila zela Valverde bertan parte hartzea, Italiako zigorrak asko zailtzen baitzuen murtziarraren presentzia.

Eusebio Unzue nafarrak zuzentzen duen Caisse D''Eparge taldeak CONIk hartutako "bidegabeko" erabakiak "ezin konpon daitekeen kaltea" eragin diela babesleei, txirrindulariari eta zaleei esan du.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa