Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Frantziako Tourra 2009

Tourreko etapa erabakiorrenak

Andoni Beldarrain

2009/06/26

Ordino Arcalisen bukatuko den zazpigarren etapak, 40 kilometroko bakarkako erlojupekoak eta Mont Ventouxen bukatuko den 20. etapak erabaki dezakete irabazlea.

2009. urteko Frantziako Tourra uztailaren 4an hasiko da Monakon 15 kilometroko bakarkako erlojupeko batekin. Bertan jakingo dugu nor izango den lehen liderra, baina ez da alde handirik egongo distantzia laburrekoa baita etapa.

Ondoren, etapa lauak etorriko dira, baina profil laua izan arren ez dira lasaiak izango. Kontuz ibili beharko dira txirrindulariak erorikoekin eta tropelean sor litezkeen hausturekin. Etapa horien artean, ordea, taldekako erlojupekoa egongo da, 38 kilometro erlojuaren kontra. Hemen faboritoen batek denbora galdu dezake, baina aurreko urteetan gertatu bezala bertan galdutako edo irabazitako denbora ez da erabakiorra izaten.

Etapa erabakigarrienak mendikoak izango dira beti bezala. Lehen astean, hau da, zazpigarren etapan (uztailaren 10a, ostirala) Tourra Pirinioetan sartuko da. Bartzelonan hasiko da etapa eta Ordino Arcalisen (Andorra) bukatu 224 kilometroko luzera izango duelarik. Goian bukatuko den etapa honetan ikusiko ditugu lehen aldeak faboritoen artean, nor dagoen indartsu eta nor ez. Gainera etapa hauetan beti aukera gabe geratu ohi da faboritoen bat edo beste.

Hurrengo egunean Tourrak Pirinioetan jarraituko du Andorra-Saint Girons (176 kilometro) etaparekin, baina etapa hau ez da goian bukatuko. Hala eta guztiz, era honetako etapetan beti egoten da ezustekoren bat edo beste. Gogoratzeko modukoa da Oscar Pereirori orain urte batzuk abantaila uzti ziola tropelak eta azkenean Tourra irabazi zuela. Beste etapa menditsu bat Saint Gaudens eta Tarbes artekoa (160 kilometro) izango da. Mendate garrantzitusak, ordea, helmugatik urruti geratzen dira. Col d’Aspin igo beharko dute 60 kilometroan eta Tourmalet helmugarako 70 kilometro falta direlarik. Sailkapen orokorreko gizonen artean ez da alderik egongo salbuespenik ezean. Aproposa izan liteke ihesaldi baterako.

Hamargarren, hamaikagarren eta hamabigarren etapek profil gorabeheratsua izango duten. Deserosoa txirrindularientzat.

Ihesaldientzat aproposak diren etapa hauek igaro ondoren mendiko etapak itzuliko dira. Adibidez, 16. etapa erabakiorra izan daiteke Tourreko irabazleak izan daitezkeen txirrindularien multzoa murrizteko. Matingy eta Saint Maurice (160 kilometro) arteko etapa hau oso gogorra izango da. Hasierako kilometroetan Grand Saint Bernard (2473 m) igo beharko dute txirrindulariek eta helmugarako 30 kilometroren faltan Peteit Saint Bernard (2184 m) gainditu beharko dute. Azken igoeraren ondoren 30 kilometro geratuko dira helmugarako, baina altuera handiko etapa izango da (2000 metrotik gorakoa) eta horrek txirrindulariei daramaten nekea areagotuko die.

Ezbairik gabe, 17. etapa erabakiorrenetako bat izan daiteke. Azken mendatea Colombiere famatua izango da helmugatik 15 kilometrora. Etapa goian bukatuko ez bada ere aldeak egon daitezke sailkapen orokorreko lehen postuetan dauden txirrindularien artean.

Erabakiorrak izango diren etapa batzuk aipatu ditugun arren, betiko moduan azken etapetan erabakiko da guztia. 18. etapan, bakarkako erlojupekoa (40 kilometro) egongo da. Luzea da, 40 kilometro, eta aldeak lortzeko edo aldeak murrizteko etapa aproposa izan daiteke.

Azkenean, benetan 2009ko Tourreko garailea erabakiko duen etapa 20.ena izango da, hau da, azken aurrekoa. Mont Ventoux izango dute zain txirrindulariek etapa bukaeran 169 kilometroko luzera duen etapa. Hasierako kilometroetan hirugarren eta laugarren mailako mendateak gainditu beharko dituzte txirrindulariek azkenean Maila Bereziko Mont Ventoux igotzeko. Mendate gogorra eta luzea, 2009ko Tourreko irabazlea nor den esango duena, azken etapa txango bat izango baita Parisen zehar.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa