Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Espainiako Txapelketak

Debora Galvez Espainiako txapeldun erlojupekoan eta Leire Olaberria, hirugarren

2009/06/26

Eneritz Iturriagak laugarren bukatu zuen bizikletan arazoak izan zituelako. 23 urtez azpitiko gizonezkoen mailan Garikoitz Bravo euskaldunak bigarren postua lortu zuen.

Debora Galvez txirrindulari katalana nagusitu zen Santoñan (Kantabria) korritu zen Espainia erlojupeko txapelketan. Galvezek bigarren izan zen Gema Pascual madrildarra eta hirugarren bukatu zuen Leire Olaberria gipuzkoarra gainditu zituen.

Espainiako erlojupeko txapeldun berria den Debora Galvezek 32 minutu eta 57 segundo behar izan zituen ibilbideko 23,3 kilometroak egiteko. Pascualek baino 3 segundo hobeto egin zuen eta Olaberriak baino 10 segundo azkarrago.

Eneritz Iturriaga eta Marta Vilajosana ziren garaipena lortzeko faboritoak eta azkeneko atera ziren, Baina biak podiumetik at geratu ziren. Iturriaga laugarren izan zen eta Vilajosana bosgarren biak irabazlearengandik 14 segundora. Iturriagak lasterketako zati askotan denbora onenak egin zituen, baina arazoak eduki zituen bizikletan eta azkenean ezin garaipena lortu.

Garikoitz Bravo, bigarren 23 urtez azpitiko gizonezkoen proban

Gizonezkoen 23 urtez azpitiko proban Aser Estevez galiziarrak irabazi zuen nahiko erraz. Helmugatik 200 metrora erorikoa izan zuen, baina horrek ez zion garaipena lortzea eragotzi.

Estevezek 36:21eko denbora egin zuen, bigarren sailkatu zen Graikoitz Bravo euskaldunak baino 25 segundo azkarragoa izan zen. Hirugarren postuan bukatu zuen Arturo Morak irabazlearengandik 37 segundora.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa