Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Espainiako Txapelketak

Vilajosana, Espainiako txapeldun emakumezkoen erresistentzia proban

A.B.

2009/06/28

Eneritz Iturriaga euskalduna kilometro askoan ihes eginda joan zen taldetxo baten eta lasterketa buruan ere egon zen, baina ezin izan zuen lehen hiru postuetan bukatu.

Marta Vilajosana katalana Espainiako txapelduna erresistentzia proba irabazi ondoren. Santander eta Castro Urdiales artean 91 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan zuten emakumeek.

Katalunia da emakumezkoetan bi garaipenak lortu dituena, ostegunean debora Galvezek erlojupekoa irabazi baitzuen.

Vilajosanaren atzetik Belen Lopez andaluziarra sartu zen bigarren postua eskuratuz eta hirugarren bukatu zuen Gaztela eta Leoneko Leticia Gilek.

Marta Vilajosanak zati gogorrenean erasoa jo zuen eta ondorioz ihes eginda joan zen taldea ere harrapatu zuen. Lasterketa burua zen talde horretan zihoan Eneritz Iturriaga euskalduna, baina azkenean ezin izan zuen podiuma lortu Eneritzek.

Ihes eginda zihoan taldea harrapatu eta gero, Vilajosanak aldeak mantentzea lortu zuen eta bakarrean iritsi zen helmugara.

Bideoak

Bideo gehiago

Kalenjin: Atleta hegalarien tribua

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa