Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Espainiako txapelketa

Ruben Plaza da Espainiako txapeldun berria; Astarlozak hirugarren bukatu du

Andoni Beldarrain

2009/06/28

Libertyko txirrindularia izan da indartsuena azken maldan. Euskaltel-Euskadik lan bikaina egin du. Astarloza hirugarren izan da eta Igor Anton bosgarren.

Ruben Plaza Liberty Seguroseko txirrindularia da Espainiako txapelduna Comillas eta El Soplaoko koba artean (196 kilometro) korritu den erresistentzia proba irabazi ondoren.

Plazak azken maldan jo du erasoa eta inork ezin izan du bere erritmoa jarraitu. Bigarren postuan sartu zen Tino Zaballa eta Mikel Astarloza (Euskaltel-Euskadi) izan zen hirugarren. Astarlozak helmugarako bi kilometro falta zirenean jo zuen erasoa, metro batzutako abantaila hartu zuen, baina azken maldan Plazak eta Zaballak gainditu zuten.

Euskaltel-Euskadi taldeak lan bikaina egin zuen. Talde ''laranja'' tropel buruan ibili ziren proba guztian zehar. Mikel Astarloza hirugarren izan zen eta Igor Antonek bosgarren postua lortu zuen.

Sailkapena:

.1.Ruben Plaza (Liberty Seguros) 4:49:55.
.2.Constatino Zaballa (Fercase Paredes Rota)&' || 'nbsp; 03"ra
.3.Mikel Astarloza (Euskaltel-Euskadi)&' || 'nbsp; 07"ra
.4. Alejandro Valverde (Caisse d''Epargne)&' || 'nbsp; 16"ra
.5. Igor Anton (Euskaltel-Euskadi)&' || 'nbsp; 19"ra
.6. Beñat Intxausti (Fuji-Servetto)&' || 'nbsp; 23"ra
.7. Xavier Tondo (Andalucia Cajasur)&' || 'nbsp; 26"ra
.8. Santiago Perez (Madenoix)&' || 'nbsp; 26"ra
.9. Juan Jose Cobo (Fuji-Servetto)&' || 'nbsp; 26"ra
10. Francisco Mancebo (Rock Racing)&' || 'nbsp; 29"ra

Bideoak

Bideo gehiago

Non jokatuko da Errege Kopako finala?

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa