Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Frantziako Tourra 2009

Igor Gonzalez de Galdeano: "Etapa bat irabazi behar dugu"

2009/06/29

Euskaltel-Euskadi taldeko kirol-zuzendariak taldearen "helburu argia" Frantziako Tourrean etapa garaipena dela esan du berriz ere.

  • Igor Gonzalez de Galdeano, Zamudioko ekitaldian.

    Igor Gonzalez de Galdeano, Zamudioko ekitaldian. Argazkia: EFE

Euskaltel-Euskadi taldeko kirol-zuzendaria den Igor Gonzalez de Galdeanok taldearen "helburu argia" Frantziako Tourrerako etapa garaipena dela errepikatu du eta hortaz, Frantziako lasterketan talde laranjaren hirugarrena batzea.

"Etapa bat irabazi behar dugu. Helburu bezala sailkapen nagusian jartzen bada, txirrindulariak kontserbadoreago bihurtzen dira, daukan postua defendatu nahi du eta gorago ez du begiratzen. Lehendabizi etapa eta hortik aurrera sailkapen nagusiari begiratuko diogu ahal bada", esan du.

Galdeano "baikor" agertu da. Nahiz eta "garaipen gutxi" eduki –bi besterik ez- taldeak "lan ona" egin duela uste du eta Monakoko irteerara oso baldintza onetan helduko dela gaineratu du.

"Ilusioz abiatuko dira txirrindulariak. Igorrek (Anton) euskal txirrindularitzaren etorkizuna du hanketan, baina Tourra oso lasterketa handia da eta ikusteke dago zelan moldatzen den. Sasoi onean helduko da, eta ikusiko dugu zein maila erakusten duen", gaineratu du.

Bideoak

Bideo gehiago

'Bat to London 2012': Usobiagaren eta Kerejetaren arteko lehia

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa