Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Frantziako Tourra 2009

Cavendish, Columbia taldearen liderra

2009/06/30

Sasoiko esprinterrik onena, iazko Tourrean lau garaipen lortutakoa, izango da Columbia-HTC taldearen liderra aurtengo ekitaldirako.

Mark Cavendish britainiarra, tropeleko esprinterrik onena, Columbiaren liderra izango da larunbatean Monakon hasiko den Frantziako Tourrerako.

24 urte dituen Cavendishek lau etapa irabazi zituen 2008ko ekitaldian eta bere palmaresa handitu nahi du aurtengoan. Bere esprint-bideratzail den Mark Renshau australiarra ere ez da faltako.

Talde estatubatuarrean sailkapen nagusiaren lehian izango den Kim Kirchen izango da. Ez dira faltako erlojuaren aurkako munduko txapelduna den Bert Grabsch alemaniarra, Marcus Burghardt herrikidea era Thomas Lovkvist sueziarra.

Columbia-HTC taldea osatuko duten bederatzi txirrindulariak:

Mark Cavendish (GBR), Bernhard Eisel (AUT), Bert Grabsch (ALE), George Hincapie (USA), Kim Kirchen (LUX), Tony Martin (ALE), Máxime Monfort (BEL), Mark Renshaw (AUS) eta Michael Rogers (AUS).

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa