Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Frantziako Tourra 2009

Contador I., Tourreko errege berria

J.L.

2009/07/27

Madrildarrak bere bigarren Frantziako Tourra irabazi du eta lasterketa frantziarra birritan lortu duen txirrindulari gazteena da Pintokoa. Cavendishek azken etapa erdietsi zuen.

Alberto Contadorrek (Astana) bigarrenez zapaldu du Frantziako Tourreko podiumaren koxkarik gorena. Aldamenean, Andy Schleck (Saxo Bank) eta Lance Armstrong (Astana) izan ditu hiru aste luzeren ostean. Azken etapa Columbia taldeko Mark Cavendishek irabazi du.

26 urte dituen Contadorrek, gaurko garaipenarekin, bi Tour irabazten dituen ziklistarik gazteenaren ohorea jaso du, Fignon, Hinault eta Merckx mitikoen ondoren.

Zelai Eliseoetan bildutako zaleen aurrean, Contadorrek eskerrak eman zizkien zaleei beraiei, "lasterketa amaitu duten txirrindulari guztiei emandako babesagatik".

"Poz-pozik nago. Bigarren Tour hau bereziki zaila izan da niretzat, baina horregatik gehiago gozatuko dut, oso berezia baita".

Sailkapen guztiak

Frantziako Tourreko azken 20 irabazleak:

1990 Greg Lemond (USA)
1991 Miguel Indurain (EUS)
1992 Miguel Indurain (EUS)
1993 Miguel Indurain (EUS)
1994 Miguel Indurain (EUS)
1995 Miguel Indurain (EUS)
1996 Bjarne Riis (DIN)
1997 Jan Ullrich (ALE)
1998 Marco Pantani (ITA)
1999 Lance Armstrong (USA)
2000 Lance Armstrong (USA)
2001 Lance Armstrong (USA)
2002 Lance Armstrong (USA)
2003 Lance Armstrong (USA)
2004 Lance Armstrong (USA)
2005 Lance Armstrong (USA)
2006 Oscar Pereiro (ESP)
2007 Alberto Contador (ESP)
2008 Carlos Sastre (ESP)
2009 Alberto Contador (ESP).

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa