Kirolak

Txirrindularitza

Txirrindularitza

2. etapa

Tirreno Adriatico: Etapa Tom Boonenentzat

Andoni Beldarrain

2010/03/11

Linus Gerdemannek lidergoa mantendu du. Alan Perezek (Euskaltel-Euskadi) bosgarren postuan bukatu du etapa.

Tom Boonenek (Quick-Step) irabazi du Tirreno-Adriatico probako bigarren etapa. Montecatini Termen hasi eta bukatu zen 165 kilometroko etapa hau.

Etapa garaipena esprintean erabaki zen eta bertan indartsuena Tom Boonen belgikarra izan zen. Bigarren postua Paul Martensentzat izan zen (Rabobank) eta hirugarren bukatu zuen Daniele Bennati (Liquigas) italiarrak. Alan Perez (Euskaltel-Euskadi) euskaldunak bosgarren postuan bukatu zuen etapa.

Tropela bat eginda iritsi zen eta Linus Gerdemannek lidergoa mantendu zuen.

Bideoak

Bideo gehiago

Txapeldunen Ligan astearteko jardunaldian sartu diren gol guztiak

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa