Kirolak

Txirrindularitza

Frantziako Tourra

CONIk debekua jarri dio

Valverdek ezin izango du Frantziako Tourrean parte hartu

2009/06/04

Italian bi urtez aritzeko debekua jarri dio bertako Batzorde Olinpikoak (CONI) eta Tourrean ezin izango du parte hartu, aurtengo ekitaldiko etapa bat Italiatik pasatzen baita.

Puerto Aferarekin lotura duelakoan Alejandro Valverderi Italian bi urtez aritzeko debekua jarri dio Italiako Batzorde Olinpikoak (CONI). UCIk bere aldetik, epaia jaso bitarte ez duela erabakirik hartuko adierazi du, baina zigorrak, Tourretik kanpo geratzea ere ekarri dezake, 16. etapa, Italiako lurretan sartuko baita. Tourreko zuzendari Christian Prudhommek dagoeneko adierazi du Murtziarrak ezingo duela lasterketan parte hartu. Kasuak, dena den, luze joko duela dirudi, Caisse d''Epargnek, helegitea aurkeztu duela adierazi baitu.

Alejandro Valverde: "Haserre nago, zigorra ez da batere justua"

Alejandro Valverde txirrindulari espainiarrak "oso haserre" dagoela adierazi zuen, zigorra ez baitelako "justua" bere aburuz. Adierazpenok, CONIk jarritako debekua ezagutu ondoren egin zituen murtziarrak.

Espainiako txapeldunak ohar batean azaldutakoaren arabera, zigorra "gaitasunik ez duen erakunde batek prozedura irregularren ostean" jarri du eta halaber, "bere eskubideak urratu direla" gaineratu du, ez baitu defentsa jasotzeko eskubiderik izan.

Bideoak

Bideo gehiago

Kalenjin: Atleta hegalarien tribua

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa