Kirolak

Txirrindularitza

Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2009 (1. etapa)

Cancellara, indartsu Astanaren erakustaldian

Jon Lopez

2009/07/04

Saxo Bank taldeko suitzarrak erlojuaren aurkako saioa irabazi du nagusitasun osoz. Erakustaldia, ordea, Astanak eman du etapako aurreneko seiren artean hiru txirrindulari sartuta. Mikel Astarloza euskaldunik onena izan da 11. postuan.

Saxo Bankeko Cancellarak Astana taldearen erakustaldian zirrikitu bat aurkitu eta Frantziako Tourreko lehenengo etapa irabaztea lortu zuen denbora bikainarekin (19:32). Suitzarrak hegan egin zuen saioaren bigarren zatian.

Astana taldeak lasterketa frantziarreko talderik indartsuena dela erakutsi zuen. Johan Bruyneelek zuzentzen duen taldeak hiru gizon sartu zituen (Contador bigarren, Kloden hirugarren eta Leipheimer seigarren) aurreneko seiren artean. Alberto Contadorrek lehenengo abisua eman zion Armstrongi, hamargarren izan baitzen estatubatuarra.

Estreinako jardunaldi honetan gehien sufritu zutenak Carlos Sastre (2008ko Tourreko irabazlea) eta Denis Menchov (2009ko Giroko garailea) izan ziren, onenen denboretatik ez baitziren gertu egon.

Mikel Astarloza onena izan zen euskaldunen artean. Gipuzkoarrak 12. postuan amaitu zuen erlojupekoa.

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.

Etapako sailkapena eta nagusia:

.1. Fabian Cancellara (SUI-Saxo Bank) 19:32
.2. Alberto Contador (ESP-Astana) 19:50
.3. Bradley Wiggins (GBR-Garmin-Slipstream) 19:51
.4. Andreas Klöden (ALE-Astana) 19:54
.5. Cadel Evans (AUS-Saxo Bank) 19:55
.6. Levi Leipheimer (USA-Astana) 20:02
.7. Roman Kreuziger (CZE-Liquigas) 20:04
.8. Tony Martin (ALE-Columbia-HTC) 20:05
.9. Vincenzo Nibali (ITA-Liquigas) 20:09
.10. Lance Armstrong (USA-Astana) 20:12
11. Gustav Erik Larsson (SUE-Saxo Bank) 20:14
12. Mikel Astarloza (EUS-Euskaltel Euskadi) 20:16
13. David Zabriskie (USA-Garmin-Slipstream) 20:19
14. David Millar (GBR-Garmin-Slipstream) 20:20
15. Jérôme Coppel (FRA-Française des Jeux) 20:24
16. Sylvain Chavanel (FRA-Quick Step) 20:28
17. Christian Vande Velde (USA-Garmin) 20:29
18. Andy Schleck (LUX-Saxo Bank) 20:33
19. Linus Gerdemann (ALE-Milram) 20:36
20. Rémi Pauriol (FRA-Cofidis) 20:37

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa