Kirolak

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Espainiako Vuelta 2009

Boomek irabazi du etapa eta Herrero bigarren izan da

Andoni Beldarrain

2009/09/14

Txirrindulari bilbotarrak ezin izan du irabazlea harrapatu azken kilometroetan. Tropela Boomengandik 25 minutura iritsi da eta Alejandro Valverdek jarraitzen du lidergoan.

Rabobankeko txirrindularia den Lars Boomek irabazi du Espainiako Vueltako 15. etapa. Jaen eta Kordoba artean burutu da 168 kilometroko etapa hau.

Azken etapetan ohikoa den legez, txirrindulari askoz osaturiko ihesaldia sortu da: Herrero, Efimkin, Boom, Duque, Reynes, Roels, S. Martinez, Meier, Kolobnev, Velits, Iglinsky, Kaisen eta Ladagnous sartu dira eguneko ihesaldian.

Tropelak abantaila hartzen utzi die eta 20 minuturainoko aldea izan dute iheslariek. Ihes eginda joan diren 13 txirrindulariak batera iritsi dira San Jeronimo mendatera (2. mailakoa) eta hortxe apurtu da lasterketa. Boomek erasoa jo du lehen maldetan eta David Herrero saiatu den arren Rabobankekoa harrapatzen ez du hori lortu.

Azkenean, etapa garaipena Lars Boomentzat izan zen eta David Herrero bilbotarrak bigarren postuan bukatu du etapa. Hirugarren postua Dominio Rorelsentzat izan da. Tropela etapa irabazlearengandik 25 minutura iritsi da eta Alejandro Valverdek jarraitzen du lideraren urrezko elastikoarekin.

Sailkapen guztiak.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa