Kirolak

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Espainiako Vuelta (16. etapa)

Greipelek erraz irabazi du Puertollanoko esprinta

Andoni Beldarrain

2009/09/15

Columbia-Highroad taldeko txirrindulariak Bonnet eta Bennati gainditu ditu azken metroetan. Alejandro Valverdek jarraitzen du lidergoan.

Columbia Highroad taldeko txirrindularia den Andre Greipelek irabazi du Espainiako Vueltako 16. etapa. Kordoba eta Puertollano artean burutu da 170,3 kilometroko etapa hau.

Aurreko egunetan gertatu ez bezala, ez da ihesaldi jendetsua sortu gaurkoan. Txirrindulari bakarra ausartu da tropeletik ihes egiten eta hura Jesus Rosendo izan da. Andalucia-Cajasur taldeko txirrindulariak 147 kilometro eman ditu ihes eginda eta tropelarekiko izan duen abantaila handiena 11 minutukoa izan da.

Kilometroak aurrera joan ahala esprinterren taldeak jarri ziren tropel buruan eta aldeak murruztiz joan ziren. Tropelak helmugarako 18 kilometro falta zirenean harrapatu zuen Jesus Rosendo.

Etapa garaipena esprintean erabaki zen. Andre Greipelek ez zuen aurkaririk izan azken metroetan eta erraz gainditu ziteun William Bonnet (bigarren) eta Daniele Bennati (hirugarren). Sailkapen orokorrean ez dago aldaketarik eta Alejandro Valverdek jarraitzen du urrezko jertsearekin.

Sailkapen guztiak.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa