Kirolak

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Espainiako Vuelta (17. etapa)

Rouxen erokeria

Jon Lopez

2009/09/16

Frantziarrak, ihesaldiko azken kideak, irabazi du etapa tropel handia bertan duela. Sailkapen nagusian aldaketarik ez baina Gesinkek eta Mosquerak eroriko latzak izan zituzten azken kilometroetan.

Espainiako Vueltako 17. etapa Rouxen erokeria zoragarri batekin amaitu zen eta frantziarraren ondorengo pozarekin, etapa garaipena lortu baitzuen tropela bertan zuela, metro batera. Tropelak ez zuen ondo egin kalkulua eta ihesaldiko bati laga zion garaipena.

Hasiera batean, etapa aurrikusitako gidoia jarraituta garatu zen. Tropelak baimena eman zion sailkapen nagusian arriskutsuak ez ziren bost gizonek osatutako ihesaldi bati. Anthony Roux garailearekin batera, Euskaltel-Euskadiko Markel Irizar, Francisco Jose Martinez (Andalucia), Martijn Maaskant (Garmin) eta Liewe Westra txirrindulariek bidaiatu zuten ihes eginda.

Iheslariek ez zuten inoiz bost minututik gorako errentarik izan eta Columbiak eta Liquigasek egindako lanak aldea nabarmen murriztu zuen etapa amaieran. Helmugarako bi kilometroren faltan eta tropela gain-gainean zuela, Rouxek erasoa jo zuen eta bakar lanean ekin zion Talavera de la Reinako helmugarainoko bideari.

Talde handia azkar gerturatu zitzaion. Garaipena atzean zegoela ematen zuen, baina lasterkari frantziarraren azken ahalegin batek tropelaren joari eustea ahalbidetu zion eta garaile helmugaratu zen Française des Jeuxekoa, tropela metro eskas batera helmugaratu zela.

Sailkapen nagusian aldaketarik ez, baina Gesinken eta Mosqueraren eroriko latzek estuasunak sor diezaieke bi txirrindulari hauei. Bihar, gelditzen diren hiru

17. etapako sailkapena:

.1. Anthony Roux (FRA) Française des Jeux 4h 28:14
.2. William Bonnet (FRA) Bbox Bouygues Telecom d.b.
.3. André Greipel (GER) Columbia-HTC d.b.
.4. Daniele Bennati (ITA) Liquigas d.b.
.5. Francisco José Pacheco (ESP) Contentpolis-Ampo d.b.
.6. Jürgen Roelandts (BEL) Silence-Lotto d.b.
.7. Sébastien Hinault (FRA) AG2R La Mondiale d.b.
.8. Javier Benítez (ESP) Contentpolis-Ampo d.b.
.9. Enrico Gasparotto (ITA) Lampre-NGC d.b.
10. Borut Bozic (SLO) Vacansoleil d.b.

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.

Bideoak

Bideo gehiago

Elustondo: 'Sevillaren aurkakoa, partida tranpa izan daiteke'

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa