Kirolak

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Espainiako Vuelta (19. etapa)

Kreuziger begiraden helburu, baina garaipena Deignanentzat

Jon Lopez

2009/09/17

Avilako harresian Philip Deignanek irabazi du, apostu guztiek Kreuzigerren alde egiten zutenean bien arteko deman. Faboritoak ez dira agertu sailkapen nagusirako lehian.

Philippe Deignan (Cervelo) txirrindulari irlandarrak irabazi du Espainiako Vueltako 18. etapa, Avilako helmuga mitikoan. Valverdek urre koloreko elastikoari eutsi dio.

Deignanek faboritotzat hartzen zen Kreuziger hartu zuen mendean. Elkarrekin azken 13 kilometroak egin zuen bikoak, jardunaldiko protagonista izan zen 16ko talde batetik ihes eginda. David Herrero, Igor Anton eta Bingen Fernandez tartean ziren, besteak beste.

Bigarren izan zen Kreuzigerren atzetik Jakob Fuglsang (Saxo Bank), Vazquez eta Euskaltel-Euskadiko Igor Anton helmugaratu ziren.

Sailkapen nagusiko lidergoan jarraituko du Alejandro Valverde (Caisse D''Epargne) espainiarrak. Bigarren, Robert Gesink eta hirugarren Samuel Sanchez.

Bihar, 19. etapa. Navacerradan izango dute faboritoek azken aurreko aukera, erlojupeko erabakigarriaren bezperan.

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.

Bideoak

Bideo gehiago

Aritz Lasa eta Zubieta Xala-Laskurain bikotearen aurka, gaur gauean

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa