Kirolak

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Espainiako Vuelta (19. etapa)

Cobok irabazi du etapa; Samuel Sanchez bigarren kokatu da

Erredakzioa

2009/09/18

Valverde helmugaratu da bigarren eta lidergoa sendotu du horrela. Gesinkek denbora galdu du (4:44) eta sailkapen nagusiko hirugarren postua Bassorentzat da orain.

Juan Jose Cobo espainiarrak irabazi du (Fuji-Servetto) Avila eta La Granja artean korritu den Vueltako etapa, 19.ena hain zuzen ere (179’8 kilometro). Cobok aurreneko garaipena eman dio Fuji taldeari.

Valverde bigarren helmugaratu da eta lidergoari eutsi dio horrela. Navacerrada jaitsieran lehia polita izan du Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchezekin. Asturiarra bigarren kokatu da sailkapenean, 1:26ra.

Robert Gesinkek (Rabobank), ordea, egun kaskarra izan du eta 4:44ko denbora galduta Bassorentzat da orain sailkapeneko hirugarren postua.

Larunbatean 20. etapa korrituko da, Vueltako azkenaurrekoa. Erlojupekoan izango dute faboritoek edizio honetako azken aukera (27’8 kilometro, Toledon).
&' || 'nbsp;

Horrelakoa izan da etapa eitb.com-en

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa