Kirolak

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Vuelta 2009

Valverdek bere lehen itzuli handia irabaziko du

Erredakzioa

2010/08/03

Erlojupekoa David Millarrek irabazi du. Samuel Sanchez bigarren izan da etapan eta baita sailkapen nagusian ere. Podiumaren hirugarren koxka Cadel Evansek beteko du.

Alejandro Valverdek, hondamendirik ezean, bere lehen itzuli handia irabaziko du. Caisse d''Epargneko murtziarrak denbora galdu du Samuel Sánchezekiko eta Cadel Evansekiko azken erlojupekoan, baina arriskuan ez du izan soinean zeraman urre koloreko elastikoa.

Toledoko erlojuaren aurkakoak (27,8 kilometro) David Millarrak irabazi du. Eskoziarrak kalitatea eta indarra baduela erakusten jarraitzen du, batez ere erlojuaren aurka bakarka aritu behar denean.

Samuel Sánchez (Euskaltel), Garmin taldeko txirrindulariari etapa lapurtzen saiatu da, baina helmugan bost segundo gehiago egin ditu Euskaltel-Euskadi taldeko asturiarrak.

Evans, etapan hirugarren, lasterketa espainiarreko sailkapen nagusiko hirugarren postua ere eskuratu du, Ivan Basso ez baita onenen mailan aritu azken erlojupeko honetan.

Bihar, irabazleari omenaldia Madril bidean eta Castellana etorbidean helmuga, esprinterrentzat lehia polita.


Sailkapen nagusia:

1 VALVERDE, Alejandro ESP GCE 84:10:32
2 SÁNCHEZ, Samuel ESP EUS a 55
3 EVANS, Cadel AUS SIL a 01:32
4 BASSO, Ivan ITA LIQ a 02:12
5 MOSQUERA, Ezequiel ESP XAC a 04:27
6 GESINK, Robert NED RAB a 06:40

Etapako sailkapena:

1. Millar 35:53
2. Sánchez + 5
3. Evans + 9
4. César_Veloso + 20
5. Kreuziger + 30
6. Gilbert + 34
7. Valverde + 36
8. Herrero + 37
9. Del_Nero + 40
10. Westra + 43
11. Bodnar + 44
12. Kiryienka + 49
13. Kessiakoff + 55
14. Rabon + 56
15. Riblon + 1:01
16. Moerenhout + 1:02
17. Devolder + 1:03
18. Basso + 1:03
19. Roels + 1:16
20. Cobo + 1:23

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa