Kirolak

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Espainiako Vuelta (21. etapa)

Madrilen Greipel eta Valverde nagusi

Jon Lopez

2009/09/20

Columbia taldeko esprinterrak Vueltako azken esprinta irabazi du eta Valverdek bere izena itzuli handiak irabazi dituzten ziklisten zerrendan jarriko du. Etapako pelikula.

2009ko Espainiako Vueltako azken etapak esprintean Andrei Greipelen nagusitasuna berretsi du eta Alejandro Valverde, lasterketako txirrindulari erregularrena, garaile handien zerrendara batu du.

Ciclista murtziarrak bere lehen itzuli handia irabazi du. Hutsik egin ez duen tropelkide bakarra izan da. Panderan estu eta larri ibili zen, baina egoerari buelta eman zion eta une txarra gainditu zuen.

Gainerakoak, Samu, Evans, Basso eta Mosquera ez dira murtziarrarengandik aparte ibili, baina ez dute gehiegi estutu Alejandro Valverde. Murtziarrak, gainera, Caisse d''Epargne bere taldearen babesa izan du une oro, beti bere ondoan eta egoera kontrolpean izanda.

Greipel, tropeleko azkarrena

Cibeles plazaren ondoan amaitutako etapa honetan, esprintetan Andre Greipelek duen erabateko nagusitasuna erakutsi du berriz ere esprint polit bezain arriskutsuan. Erregulartasunaren sailkapenaren irabazleak elastiko berdea garaipen handi batekin luzitu du.

Etapako sailkapena:

.1.André Greipel (ALE) Columbia-HTC 3H 11:56
.2.Daniele Bennati (ITA) Liquigas d.b.
.3.Borut Bozic (SLO) Vacansoleil d.b.
.4.Leonardo Duque (COL) Cofidis d.b.
.5.Enrico Gasparotto (ITA) Lampre-NGC d.b.
.6.Gregory Henderson (NZl) Columbia-HTC d.b.
.7.Tom Leezer (HOL) Rabobank d.b.
.8.Roger Hammond (GBR) Cervélo TestTeam d.b.
.9.Paul Voss (ALE) Milram d.b.
10.Philippe Gilbert (BEL) Silence-Lotto d.b.


Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Errege Kopako Finala: Txistualdi erraldoia, Espainiako himnoaren aurka



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa