Kirolak

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

20. etapa

Espainiako Vuelta: Bennatik irabazi du Gasteizko helmugan

Erredakzioa

2012/01/17

Leopard-Trek taldeko txirrindulariak Arabako hiriburuko esprinta irabazi du Urkiola onenekin batera igo ondoren. Cobok elastiko gorriari eutsi dio eta Vueltako garaipena esku-eskura du.

Leopard Trek taldeko Daniele Bennati italiarrak irabazi du Espainiako Vueltako azkenaurreko etapa, Bilbo eta Gasteiz artean jokatu dena. Juan Jose Cobo (Geox) espainiarrak liderraren elastikoari eutsi dio.

Bennatik bere taldearen lan bikaina baliatu du garaipena eskuratzeko ihesaldia bertan behera utzi baitu. Harraptu dituzten azkenak Carlos Barredo (Rabobank) eta Carlos Sastre (Geox) izan dira, azken hau helmugarako bi kilometro eta erdira harrapatu dutelarik.

Italiarra Enrico Gasparotto (Astana) eta Damiano Caruso (Liquigas) herrikideen aurretik helmugaratu da.

Cobok 13 segundoko aldeari eusten dio Sky taldeko Christopher Froome britainiarrarekiko. Bihar azken etapa, 94 kilometroko ibilbidea Jaramako Zirkuituaren eta Madrilen artean.

Etapa 20: 

1 BENNATI, Daniele LEO 4h 39' 20''
2 GASPAROTTO, Enrico AST d.b.
3 CARUSO, Damiano LIQ d.b.
4 VANMARCKE, Sep GRM d.b.
5 DE KORT, Koen SKS d.b.
6 MORI, Manuele LAM d.b.
7 MALACARNE, Davide QST d.b.
8 VANDEWALLE, Kristof QST d.b.
9 MOLLEMA, Bauke RAB d.b.
10 CAPECCHI, Eros LIQ d.b.
11 RODRIGUEZ, Joaquin KAT d.b.
12 MORENO, Daniel KAT d.b.
13 ISASI, Iñaki EUS d.b.
14 SÖRENSEN, Nicki SBS d.b.
15 NERZ, Dominik LIQ d.b.
16 POELS, Wouter VCD d.b.
17 MATE, Luis Ángel COF d.b.
18 ERVITI, Imanol MOV d.b.
19 FUGLSANG, Jakob LEO d.b.
20 NIBALI, Vincenzo LIQ d.b.


Sailkapen nagusia:

.1. Juan Jose Cobo (ESP/Geox) 74.04:05
.2. Christopher Froome (GBR/Sky) + 13
.3. Bradley Wiggins (GBR/Sky) + 1:41
.4. Bauke Mollema (HOL/Rabobank) + 2:05
.5. Denis Menchov (RUS/Geox) + 3:48
.6. Maxime Monfort (BEL/Leopard) + 4:13
.7. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) + 4:31
.8. Jurgen Van den Broeck (BEL/OmegaPharma-Lotto)+ 4:45
.9. Daniel Moreno (ESP/Katusha) + 5:20
10. Mikel Nieve (EUS/Euskaltel Euskadi) + 5:33

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Jai giroa Athletic Hirian



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa