Kultura

#-artea-#

#-artea-#

Antzerkia eta dantza

Txotx ekainean, Bilboko La Fundicion aretoan

Hiru.com

2009/06/04

Gabriel Ocina eta Maria Vega artistek interpretatuko duten lanak dantza eta antzerkia uztartzen ditu.

Gaur eta bihar eskainiko den Otsoa eta arima lanak abiatuko du aurtengo "Txotx ekainean" ikuskizun sorta, Bilboko La Fundicion aretoan, 20:00etan. Gabriel Ocina eta Maria Vega artistek interpretatuko duten lanak dantza eta antzerkia uztartzen ditu.

Gabriel Ocinak eta Maria Vegak pertsonaia bana antzeztuko dute. Bi pertsonaia horiek bi muturretan kokatuta daude, eta zeharo bereziak dira. Elkarrekin bizi diren arren, ez dute erabat elkar ulertzen. Izan ere, protagonistek diotenez, "otsoa eta arima elkarrekin bizi dira hezur-kutxa berdinean". Ikuskizunean entzun ahal izango den musika Jeronimo Martin, Frederic Mompou eta Johann Sebastian Strauss konposatzaileena da.

Larunbatean eta igandean, bestalde, areto bilbotarrak Atxate Lz. De Munainen Higikaria lanaren emanaldia hartuko du "Txotx ekainean" programaren baitan. Ekainaren 13an eta 14an, Gaitzerdi Teatroak Paisaje con Argonauta obra eskainiko du, eta astebete beranduago, El desbordamiento lana ikusi ahal izango da, Aborigenes Producciones taldearen eskutik.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa