Kultura

#-artea-#

#-artea-#

Arte erakusketa

Jacques Lipchitzen erretrospektiba, Biarritzen

Joseba Olagarai

2009/06/30

Erakusketak mugimendu kubistako artista garrantzitsuenetakoaren ibilbide osoa biltzen du 100 lan baino gehiagotan.

Erakusketa berezia zabaldu dute Miarritzeko Le Bellevuen. XX. mendeko eskultura garaikidearen aitzindari Jacques Lipchitz artista frantsesaren lanak ikusgai jarri dituzte urriaren 4ra bitartean.

108 obrak (62 eskultura, 45 marrazki eta margolan bat) osatzen dute erakusketa Bellevueko museo gelan. Zazpi gelako ibilbidea proposatzen du erakusketak: Lipchitzen lehen urteak / Lipchitz eta kubismoa / Lipchitz eta haren garaikideak / Lipchitzen konpromiso polotikoa / Lipchitz eta eskultura publikoa eta obraren ikuspegi orotoratuagoa.&' || 'nbsp;

Garai horiek 1914 eta 1971 bitarteko artistaren lan osoa erakusten dute, Pariseko Arte Ederretan eskultore ikastun eta ikasle gisa segitu duen formakuntzatik, bere azken urteetako sorkuntza garrantzitsuenetara.

Lipchitzen ikerketako hainbat fase biltzen ditu erakusketak: kubista garaia, 1918 eta 1922 artean, behe-erliebe andana bat eta irudi kasik abstraktuak, besteak beste.

Erakusketa New Yorkeko Lipchitz Fundazioa eta Marlborough Galeriaren laguntzari esker eta Zurich, Monako eta Madrileko bilduma pribatuei esker antolatu dute. Frantzian azken 30 urteotan egin den Lipchitzen obraren gibelera begirako erakusketa garrantzitsu eta osatuena da.

Jacques Lipchitzen erakusketak munduko museo askotan ikus daitezke : Los Angeles (Music Center), New York (Moma, Guggenheim Museum), Tokyo, Parise (Pompidou Zentroa), Madrid (Reina Sofia), Australian…

Erakusketa egunero irekita egonen da, astearteetan izan ezik, Miarritzeko Le Bellevuen, urriaren 4ra bitartean, goizeko 11:00tatik arratsaldeko 20:00etara. 6 euro balioko du sarrerak (4 euro taldean joanez gero) eta 3 euro ikasle eta langabetuentzat. 12 urtetik beherakoentzat dohainik izanen da.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa