Kultura

#-artea-#

#-artea-#

Promozioa

DVD formatuko katalogo batek euskal arte eszenikoak bultzatuko ditu

Agentziak

2009/07/02

36 antzerki-talderen eta 15 dantza-konpainiaren lanak biltzen ditu eta euskal antzerkiari bultzada ematea du helburu.

DVD formatuko katalogo batek euskal arte eszenikoak bultzatuko ditu 800 agenteren artean. 36 antzerki-konpainien lana eta 15 dantza-talderen lana promozionatuko dute Espainian zein nazioarte mailan.

Informazioa eskainiko du eta Donostian aurkeztu dute gaur prentsaurrean. Euskal antzerki eta dantza taldeen ekoizpenak biltzen ditu eta baita bertako feriak eta jaialdiak ere.

Mikel Toral Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko arduradunak azaldu duenez, euskal antzerkiari bultzada ematea da DVD honen helburua eta konpainien lana erakusteko beharra erakutsi du, mundura heltzeko, sare sozial sendoen bitartez.

Sarea delako taldeari buruz ere aritu da Toral. Euskal Herriko 50 antzokik osatzen dute eta kalitatezko dantza eta antzerki programazio finkoa osatu nahi dute, DVDan azaltzen denez. 2007an argitaratu zuten lehena eta honakoa bigarren edizioa dugu. Eusko Jaurlaritzan izandako aldaketek ez dute aldaketarik ekarriko arte eszenikoei dagokionean.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa