Kultura

#-artea-#

#-artea-#

Erakusketa

Koloreak psikiatrikoan

2009/07/03

Gipuzkoako pintoreak egindako 38 lanek Arrasateko ospitaleko pazienteek egindako poema eta testuak inspiratu dituzte. Bilboko Arte Eder Museoan daude ikusgai Oi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart izenburupean.

Jose Luis Zumeta margolari gipuzkoarraren 38 serigrafia daude ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Horiekin batera, Arrasateko ospitale psikiatrikoko pazienteek egindako testu eta poemak. Bigarrenak, lehenengoen influentziapean.

Oi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart du izena erakusketak eta Javier Viar museoko zuzendariak eta artistak berak aurkeztu dute. Irailaren 13ra arte izango da ikusgai paperean egindako lanak biltzen dituen aretoan. Globo Rojo izeneko aldizkaria egiten dute Arrasateko zentruan bertan eta Zumetaren serigrafiekin batera 30x35 zentimetroko liburuxka egin dute. 150 ale argitaratu dituzte soilik sinatuta eta Usoa Zumeta artistaren alabak inprimatu ditu.

Jose Luis Zumetak (Usurbil, 1939) Gaur taldea sortu zuen 1966an Amable Arias, Rafael Balerdi, Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu eta Jorge Oteiza bezalako artistekin batera. Artistak azaldu duenez, Globo Rojo aldizkarian serigrafiak ilustratzearen ideia 80eko hamarkadan sortu zen, horren ale bat bere eskuetara heldu zenean.

Uso Zumeta artistaren alabak azaldu du familiaren ideia erakusketa ibiltaria egitea dela eta ezustean harrapatu diela museoak 2009ko programazioan. Gero Euskal Herriko hainbat txokotara eramango omen dute erakusketa.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa