Kultura

#-artea-#

#-artea-#

Astelehen eta asteartean

'Cocidito madrileño' komediaren bigarren atala, Arriaga Antzokian

Erredakzioa

2009/11/09

Ramon Merlo, Javier Anton, Loli Astoreka, Eduardo Gaviña, Mari Cruz Melgosa, Libe Aramburu eta Josean Bengoetxea igoko dira oraingoan taula gainera.

Lehenengo antzezlanak izan zuen arrakastaren ondoren, Cocidito Madrileño komediaren bigarren atala jarri dute martxan Glu Glu antzerki taldeko kideek.

Ramon Merlo, Javier Anton, Loli Astoreka, Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova), Mari Cruz Melgosa, Libe Aramburu eta Josean Bengoetxea igoko dira taula gainera, Aizpea Goenagaren eta Galder Perezen zuzendaritzapean. Lekunberrin egin zuten prebioa urriaren 11n eta Tolosan, berriz, lehen emanaldia zazpi egun geroago. Estreinaldi ofiziala, hala ere, Bilboko Arriaga Antzokian egingo dute. Azaroaren 8an, 9an eta 10an taularatuko dute Bizkaiko hiriburuan komedia arrakastatsuaren bigarren atala.

Cocidito izeneko kalean San Juan del Aguila zaindariaren omenezko festak ari dira prestatzen bertako auzokide elkarte kideak. Prestakuntza lan horiei buruzko parodia taularatuko dute komedia honetan, desadostasunez betetako erritmo azkarreko kronika bizian. Izan ere, ekintzen eta jaien programa lantzen duten bitartean, edozein erabaki da eztabaidagarri, bereziki auzune burugabe baten ahotan: politika, kultura, euskara, homosexualitatea, zinema edo futbola izango dira antzezlan honetan mintzagai.

Euskal Herrian barrena bira, urtarrilaren 29a arte
Bilboko emanaldien ondoren Euskal Herriko beste eszenatoki batzuetara ere iritsiko da Cocidito madrileño 2, tartean Sondikara, Zallara, Zumaiara, Barakaldora, Elgoibarrera, Amurriora eta Gernikara.


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa