Kultura

#-artea-#

#-artea-#

Lehiaketa

Tabakaleraren eraberritzeak eraikina auzoaren parte bihurtzea ekarriko du

Erredakzioa

2008/12/16

Juan Manuel Montero Madariaga eta Naiara Montero Viar suertatu dira irabazle. Honako ezaugarriak ditu proiektuak: Aurretik dagoen eraikinarekin errespetua eta "hiriko ikono" bezala duen balioa indartzea.

Juan Manuel Montero Madariagak eta Naiara Montero Viarrek osatutako EABk (Enpresen aldibaterako batasuna) suertatu du irabazle Tabakalera eraberritzeko Nazioarteko Lehiaketan irabazle. "Zentroaren etorkizuneko beharrizanetara erantzun hoberenak aurkitu" dituzte, epaimahaiaren arabera. Gainera, azaldu dutenez, eraikinaren alde batean enparantza berri bat sortu dute eta horrek hirira irekiko du Tabakalera berria, bereziki Egia auzora.

Montero eta Monteroren egitasmoak ezaugarri nagusia aurretik zegoen eraikinaren errespetuan datza eta baita "hiriko ikono" erreferentzial bezala duen balioa indarberritzean ere. Bartzelonako eta A Coruñako proiektu irakasleak dira bi irabazleak.

VAUMM Arquitectura y Urbanismo donostiarrentzat izan da bigarren saria eta Kataluniako SOB Arquitectosentzat hirugarrena.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa